XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Cf. H traits de visage, hazbeguiac, L-ren letraldaketarako ohiturak ezaguturik (cf. beherago 674. sarrerako iruzkinean) iparraldeko iturri batetik hartutakoa izan bait daiteke, eta, bide batez, RS-en gutxienak bait dira amplt; ha- ampgt; grafiak.

Bera da bai E-aren eta baita Maurice Harrieten eredua.

376. Lima, carraca.

Leiz 1 Cor. 4,13 karracaquin peripsema [gogora bedi Leiz-ren amplt;kampgt; /kh/ dela] da M-k dakarren erkagai bakarra.

Haatik, aukera gehiago bide du iturri zuzena izateko beste honek: H lime, lima, kharraca; limer, limatcea, kharracatcea.

401. Marca, señal, zagutcunza.

Iturria? itauntzen du M-k, harrigarritzat joaz (errata ez bada, jakin) batez ere GN-tzat eman ohi den ezagutu-ren eratorri honen e- hasierakoaren falta.

Batez ere euskalki horretakoa izan arren Azk-k lapurteratzat ere badakarrenez gero ez da harritzeko iparraldeko nafarreran, hots BN-n erideten batugu iturria: H marque, siñalea, çagutqunça nahiz eta reconnoampicirc;tre, etçagutcea eta reconnoisance, ecagutça izan e- gordeaz.

Atzizkiari dagokionez, ikus beherago, 125. sarrerako iruzkina.

407. Mediano, mediocre, erdixucoa.

Ezin du iturburua asmatu M-k, eta agian bere erruz Ax-engan ez duela aurkitzea erdiesten markatzen du.

Izan ere segurutzat eman daiteke orain Villasantek prestatu Axularren hiztegia dugularik ez datorrela Gero-n; emailea H izan zen: médiocre, erdixucoan.

Ohar bedi, H-engandik jasotako gainerakoetan egindakoaren kontra, L-k ez duela orijinaleko txistukari salatzailea ere aldatu: cf. 247 jatsa, 507 gogoetatsua, 611 pompatsua eta 616 asquitsua. Bestalde nekez har zezakeen L-k hitz hau Ax-engandik egile honek ez bait du grafia hori erabiltzen; cf., E-ean L-k jasotakoetarik jalki gabe, 19 antsiatu, 145 erratsua, 273 marquetsa, 307 anzatzua / irakur -tsua /, 308 anzatsutu, 444 eguitecotsua, 555 autsaillea, 597 egartsua.

433. Motivo, almutea.

Ulergaitza egiten zaio M-ri azalpen hau, almutea, izan almud baino ez bait da

Horregatik almutea kolkoan esaeratik aterea ote den dago, Oih-ek Pouv-ri ematen zion azalpen hau bere alde dakarrela: Almutea, vne mesure pour le grain, picotin. Almutea golcoan, cest vne façon de parler prouerbiale de quelq'vn qul couue quelque dessein en son coeur.

Badirudi Oih-ek markatzen duen erabileraz landa ere ezaguna zela H-ek erakusten digunez: motif, arraçoiña, almutea, il a son motif, badu bere almutea

496. Pasatiempo, aliaca.

M-k ez daki zein izan ote daitekeen iturria; bai gaztigatzen digu Azk eta Lh-rengan ageri direla aliaga (agian Z), aliaka eta aliaku, Maurice Harriet, Hiribarren eta, azken finean, L-rengandik datozkienak.

Maurice Harrietek, gainera, dantza modu zahar bat zela zehazten du: danse aux genampecirc;ts.

H-ek, aldiz, ez du ematen L-k jaso duen azalpena besterik: aliaqua, passetemps.